2018-01-24

AZAROAK 25
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA


 Egun honen aldarrikapena adierazteko, eskola , umeak, irakasleak,paretak morez jantzi genituen.
Hasteko,  Geletan azaroak 25aren zergaitia komentatu zen, ondoren,  eskolan ixilune minutua egin genuen, gurekin ez dauden eta tratu txarrak jaso dituzten emakumeen oroimenean.
Eguerdi partean, Nahikari, Udaletxeko langileekin, guraso eta herriko jendearekin herriko frontoi aurrean elkartu ginen. Bertan, bertsoak abestu , manifestua irakurri eta idatzitako lelo batzuk irakurri ziren.  Ekintza borobiltzeko eskolan eta familian egindako leloak kontseju zaharrean jarri ziren.







No hay comentarios: