2015-04-27

IPUINAREN EGUNA

     APIRILAK 23, IPUINAREN EGUNA


Ipuinaren nazioarteko eguna izan zela eta, etxetik gustoko ipuina ekarri eta eskolan lagun eta irakasle guztiek irakurtzeko aukera izan genuen.

HHko ikasleak beraien andereñoak ipuin kontalari moduan ikusteko aukera izan zuten, bi egunetako ipuin zirkuitoari esker. Espero dugu berriro eta askotan errepikatzeko aukera izatea, oso aberasgarri eta dibertigarria izan baitzen.










 https://plus.google.com/#photos/115172674178306232652/albums/6141286782997165057

2015-04-24

AMETS ATZEMAILEA

 AMETS ATZEMAILEA


Kaixo lagunok:


Gu, 2.zikloko neska-mutilak, Amerika ikasten ari gara proiektu berrian.

Amerikako lehen biztanleak amerindiarrak izan ziren. Hauek amets atzemailea egiten zuten amets gaiztoak uxatzeko.

Guk beraien ideiak kopiatu dugu eta amets atzemaile polit bat egin dugu.

Ea egia den eta amets gaiztoak uxatzen ditugun.



Agurrrr 2.zikloko neska-mutilak




2015-04-13

EMAKUMEAREN EGUNA


 MARTXOAK 8


Aurten ere Emakumearen Eguna ospatzeko hainbat ekintzatan parte hartu dugu: goizean gure ipuin kontalari de Estik "Larrosa eta lehuna" ipuina kontatu digu, ondoren jantokian, "Cup song" pertsonalizatutako bideoa grabatu dugu eta arratsaldean, egunari bukaera emateko, Maialen Lujanbioren omenez bertso saio eder bat antolatu dugu.

Primerako eguna, benetan!!!!







MARTXOAK 8

Hemen doa grabatutako bideoa:

BIDEOA