2018-01-24

AZAROAK 25
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA


 Egun honen aldarrikapena adierazteko, eskola , umeak, irakasleak,paretak morez jantzi genituen.
Hasteko,  Geletan azaroak 25aren zergaitia komentatu zen, ondoren,  eskolan ixilune minutua egin genuen, gurekin ez dauden eta tratu txarrak jaso dituzten emakumeen oroimenean.
Eguerdi partean, Nahikari, Udaletxeko langileekin, guraso eta herriko jendearekin herriko frontoi aurrean elkartu ginen. Bertan, bertsoak abestu , manifestua irakurri eta idatzitako lelo batzuk irakurri ziren.  Ekintza borobiltzeko eskolan eta familian egindako leloak kontseju zaharrean jarri ziren.







2018-01-22

           MENDIBILERA LAGUNEKIN!

Irailaren 21ean Lehen Hezkuntzako talde guztiak Mendibilera igo ziren. Gero, Trabakuan bokadillo ederra bazkaldu eta gelakideekin primeran jolastu ginen!












2018-01-18

ESPERIMENTUEN TXOKOA “Elektrizitate estatikoa”

KAIXO DENOI!!! BUELTAN GAUDE!!!


H.H koak aurten ere esperimentu txokoa zabaldu dugu!!


Esperimentu honekin, “Elektrizitate estatikoa” begi bistaratzea lortu dugu: Umeek puxikak puztu, artilean igurtzi eta……Lumak, fideoak eta paper zatiak dantzatzen ipini dituzte, baita beraien ileak ere.


Eta oraingo honetan familien parte hartzearekin egin dugu.


Oso esperientzia polita eta aberatsa izanda da irakasleentzako, umeentzako eta parte hartu duten gurasoentzako.


Hemen gurasoen hitzak:


“Después de los nervios iniciales muy bien la verdad”


“umeek asko disfrutatu zuten”, “son muy agradecidxs”.


“Aunque esté todo bien organizado, siempre está la incertidumbre de cómo van a reaccionar lxs niñxs”


“ Oso ondo, umeek irakasle moduan tratatu gaituzte, ez dute desberdintasunik egin”. “ Han interactuado bien”.

Beste guraso batzuk parte hartzera animatzen dituzte, bai guraso zein umeentzako oso aberatsa eta atsegina delako.