2016-12-14


                                   AZAROAK 25

 Emakumeenganako indarkeriaren kontra gaudela adierazi nahi izan dugu Mallabiko eskolako  komunitate osoak.
                                   
 Eguneko lehenengo zatian, eskolan bertan, ekintza ezberdinak burutu ditugu: minutu bateko ixilunea (matxismoa dela eta eraso sexistak jasan dituzten emakumeengatik eta gaur egun indarkeria salatu ezin dutenengaitik), lelo ezberdinak idatzi eta eskolako hormetan itsatsi, eskola morez jantzi, ipuinak, bideoak landu,…






12 etan udaletxe aurrean berdintasun kontseiluak deitutako konzentraziora  eskolako ikasleekin joan gara. Berton, eskolako begiraleak, Nahikari emakume taldekoak, Udaletxeko langilegoa, gurasoak eta herritarrak elkartu gara. KOnzentrazioari hasiera emateko, Nahikariko emakume taldekoek pegatinak banatu dituzte, ondoren udaletxeko zinegotziek manifestua irakurri dute eta eskolako ikasleek egindako bertso batzuekin eta globo moretean idatzitako mezuen askatzearekin, kontzentrazioari bukaera eman diogu.