2016-12-14


                                   AZAROAK 25

 Emakumeenganako indarkeriaren kontra gaudela adierazi nahi izan dugu Mallabiko eskolako  komunitate osoak.
                                   
 Eguneko lehenengo zatian, eskolan bertan, ekintza ezberdinak burutu ditugu: minutu bateko ixilunea (matxismoa dela eta eraso sexistak jasan dituzten emakumeengatik eta gaur egun indarkeria salatu ezin dutenengaitik), lelo ezberdinak idatzi eta eskolako hormetan itsatsi, eskola morez jantzi, ipuinak, bideoak landu,…






12 etan udaletxe aurrean berdintasun kontseiluak deitutako konzentraziora  eskolako ikasleekin joan gara. Berton, eskolako begiraleak, Nahikari emakume taldekoak, Udaletxeko langilegoa, gurasoak eta herritarrak elkartu gara. KOnzentrazioari hasiera emateko, Nahikariko emakume taldekoek pegatinak banatu dituzte, ondoren udaletxeko zinegotziek manifestua irakurri dute eta eskolako ikasleek egindako bertso batzuekin eta globo moretean idatzitako mezuen askatzearekin, kontzentrazioari bukaera eman diogu.




















2016-11-24


                    DENBORA MAKINA



Kaixo guztioi: lehengo mailakoak denbora makina egin dugu. Makina hau beste garai batzuetara joateko erabiliko dugu. Gure lehen bidaia, dinosauro garaira izan da, bertan hainbat eta hainbat gauza ikasiko ditugu dinosauroei buruz.


Laster arte

(Hemen klikatuta pare bat bideo dituzue: https://goo.gl/photos/oXBu3pSi4Rze3gbT8 )










2016-11-08


                        ARTE GALERIA


Kaixo blog zaleak:


Dagoeneko ikusita izango duzue 6.mailako ikasleek egindako “Arte  Galeria ”   izeneko erakusketa ezta?. Beno-beno, ikusi barik gelditu bazarete ere, hemen daukazue gure artistek egindako obra guztien katalogoa. Banan-banan zabaldu eta nahi duzuen beste kuxkuxeatu.


2016-11-04

                               ERDI AROA


                             Kaixo denoi eta kontuz!!! Erdi aroa iritsi bait da 2. mailara!!!
















2016-11-03


                          HAMAIKETAKO      GOXO- GOXUA   

                    Kaixo guztioi!!! 

              Elikagaiak  jo ta ke  lantzen ibili garela eta, amaiera ezin hobea ematea pentsatu dugu: hamaiketako ederra prestatzea!! 

               Errezeta guztiak zoragarri zeuden eta sentitzen dugu... baina ez zen ezer sobratu!!! ON EGIN!!!

                    

2016-10-21




                     KOHESIO ASTEA



              Apurtxo bat berandu, baina hor doaz ikasturte hasieran izaten dugun kohesio asteko argazkiak.







                                     Trabakura irteera

                    Ohiturari jarraituz, aurten ere LH osoak irteera bat egin dugu. Ikasturte honetan Trabakura joan gara eguraldi zoragarria zegoela aprobetxatuz. Itzel ibili giñen!!!!
https://goo.gl/photos/NXP9tAsi2BWCqcNW9






               TXANELAKO AURKEZPENA

                                 kaixo guztioi. LH 3 eta 4. mailako ikasleak gara. Txanelako gure lehenengo proiektua, gu bizi garen herriari buruzkoa izan da. Hori dela eta, LH 1 eta 2. mailako ikaskideak gonbidatu ditugu prestatu dugun aurkezpenera.


                                 Espero dugu gustokoa izatea





2016-10-20



                                                  IPUIN IBILTARIA

      Urtero bezala, ikasturte honetan ere Oihana etorri zaigu eskolara liburuz beteriko kutxa majikoarekin. Hilabete batez bakarrik izango dugu gure artean. Baina aurkezpen eta agurrak zoragarriak izaten direnez, espero dugu behar den moduan aprobetxatzea denbora labur hori.






2016-10-19





                           

                  Udaletxera bisita




                 Kaixo guztioi. LH 3 eta 4. mailakoak Txanelako proiektuarekin jo ta su gabiz. Hori dela eta, beste egunean udaletxera joan giñen. Bertan alkatearekin egon giñen gure herriari buruz hitzegiten, eta bertan dauden zerbitzuei buruz informazioa biltzen.