2016-05-25

GORLIZ, GORLIZ, OE, OE, OE!

4 eta 5 urtekoon irteera Gorlizera: ahaztezina!!!
Bi egun zoragarri, ekintza gozagarriz beteta: 



Tirolina, parke-abentura, eskalada eta arku-jaurtiketa...














... Eta azken egunean, espero ez genuen sorpresatxoa zain: Kantauri itsasoko ur freskoetan txipli-txapla ibiltzea! Ama eta aita, Mallabian... eta guk ia-ia ez genituen faltan bota, aizu!













Beraiek gu agian bai, etxea hutsik eta zarata barik zegoelako. Errebentatuta, neka-neka eginda iritsi ginen ostiralean, baina hurrengo baten joateko prest, e!



2016-05-23

IDAZLEAKAZ

Joan den asteazkenean , maiatzak 18, bere liburuak irakurtzen ari garela eta, Atton Kazabonen bisita izan genuen.
MILA ESKER ANTTON GUREKIN EGOTEAGATIK!!!

2016-05-20

2 URTEKOAK TXOKOLATEA EGITEN

KOLAKAOA BOTA
AZUKREA ERE
BUKAERAN URA





ESKUEKIN KAKAMASA EGIN ETA……………
TXOKOLATEA ATERA DA!!!!!
UMMM!! BAI GOXOA!!!

ETA TRIPATXOAK BETE ETA GERO…
...ARTELANA!!
ARTISTA ITZELAK GARA!!!

KOLISEOA EGITEN

1. mailakook greziar eta errotamarrei buruz gauza asko ikasi ondoren, oso gustura ibili gara koliseoaren maketa egiten.


Koliseoarekin jolastu ahal izateko gladiadoreak, animaliak… ere egin ditugu.


2016-05-18

MAIATZAK 17


LGTB fobiaren kontrako Nazioarteko eguna, Maiatzaren 17a izanik, gure ikastetxean, aniztasun afektibo sexualari buruz eta sexu eta genero identitatea aukeratzeko, pertsona bakoitzak duen askatasunari buruz, hitzegin eta hausnarketak egin ditugu. 
Horretarako, geletan, material hauek erabili ditugu.

Aniztasuna aberastuna lelopean, sukaldarien, ikasleen eta irakasleen artean elkarlanean arituz, oztadarra osatu dugu.


2016-05-17

OLINPIADAK

1. mailakook olimpiadak antolatu ditugu. Kirola egiteaz gain primeran pasatu dugu!!!


2016-05-06

ESKOLAKO TXIKIOK, PARRANDAN

Ai, baina ze gustura ibili ginen Elgetan HHko txiki eta nagusiok! Guretzat propio eginda bezalako parkea dago bertan eta ailegatu ginenetik autobusa gure bila etorri zenera arte, jolastu, olgadu eta ondo pasatu besterik ez genuen egin. Beno bai, hamarretakoa (uhm!) eta bazkaria gero (ederto sartu zitzaiguna altitude hartan). Hurrengo baterako ere txanda hartuta etorri ginen.


2016-05-04

LIBURU ARTEAN


Liburuaren eguna ospatzeko, irakasleok ipuin bana irakurri genien ikasleei, gure gelak trukatuz: esate baterako, 2 urtekoenak 3. eta 4. ume taldeari irakurri zien eta hauen irakasleak eskolako txikienei, 3 urtekoenak 5. mailakoei eta hauenak 3koei…
         … Pozik irakurleak eta pozarren entzuleak!

Etxetik gustoko liburu bat ekarri eta jolas orduan trukatzearena, binaka, hirunaka edota talde handian irakurriz eta irudiak elkarri erakutsiz, beste behin errepikatzeko ekimena zela ikusi zen.
 
Benetan motz joan zen egun hartako jolas ordua!