2015-06-29

TXAPELDUNAK OE, OE, OE!!!

TXAPELDUNAK TXAPELDUNAK, OE OE OE!


Eskolako azken egunean ondo merezitako txapela jantzi zitzaien 3 urteko gelako neska-mutilei! Itzelezko aurrerapausoa egin dute aurten ere: ikaste arloan, euren buruaz arduratze kontuan, lagunen arteko saltseoan… Txalo, aupa eta gora artean jaso zuten Txapeldun gisa akreditatzen dien garaikur pertsonalizatua (kartoizkoa, baino balio ikaragarrizkoa!). Lotsa pixkat ematen bazien arren saria jasotzera hara gora igotzeak, pozik hartu zuten, bai horixe! Irailean hurrengo denboraldiari ekingo diote eta espero bezala PRíMERAN jarraituko dute… Segundara bajatu barik!



















2015-06-26

LH IGERILEKUAN

LHKOAK IGERILEKUAN


Lhkoak igerilekura joaten ibili gara ikasturtean zehar. Taldeko argazkia ateratzeko denbora ere izan dugu, den a lan egitea ez da izango eta!!




2015-06-24

NATURA IBILALDIA LH.1ZIKLOA

NATURA IBILALDIA

Txanelako azken proiektua "Animaliak eta landareak" lantzen ibili gara buru belarri LHko 1.go ziklokoak. Gure ingurukoak zehatzago ezagutzeko asmoz, Mallabitik zehar ibilalditxo bat egin genuen proiektu honi amaiera emateko asmoz.







JAIALDIA 2015

IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA 2015

Urduritasuna alde batera utzirik, aurten ere jaialdia ospatu dugu, estreñekoz, toki berri batean. Dantza, kantu, agur eta emozioz beteriko ekitaldia izan da aurtengoa ere bai.

Zoaztenoi, zorte on izan daizuela eta horrela jarrai dezazuela opa dizuegu. Animo hasi berri duzuen bide hontan eta besarkada haundi bat guztion partez. Beste guztioi, lagun berriekin batera irailean espero zaituztegu.

Opor zoriontsu eta on ona pasa!!!
















AZKEN EGUNEKO JOLASAK

AZKEN EGUNEKO JOLASAK

Eskolako azken eguna iritsi zen, goizean jolasak, guztiok elkarrekin hamaiketakoa eta nagusiak, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, ur jolasetan ibili giñen.


Primerako egitaraua azken eguneko lehenengo orduei azken txanpa emateko!!!