2015-03-27

KORRIKA 19


KORRIKA 19


KORRIKA 19 dela eta, eskolatik guztiok parte hartzeko aukera izan genuen, nahiz eta eguraldiak lagundu ez. Busti bustita bukatu genuen, baina zirrarak eta euskeraz hitzegiteko eta bizitzeko gogoak aurrera egitera eraman gintuen!!
Eskerrik asko guzti hau posible izateko parte hartu duzuen guztioi!!!! Bi urte barru berriz elkartuko gara, abia dadin KORRIKA!!!!







2015-03-26

IPUIN KONTALARIA



IPUIN KONTALARIA


Kaixo. Aurten ere ipuin kontalaria izan dugu gure artean. Guztiok liluraturik utzi gintuen ipuinetan ezkutatzen diren abentura eta kontakizun piloarekin. Datorren ikasturtearen zain gaude berriz ere zurekin egoteko!! Eskerrik asko guztion partez.



2015-03-25

TORRE MADARIAGA- BUSTURIA




 TORRE MADARIAGA- BUSTURIA

Kaixo lagunak:
Martxoaren 16an, 1.mailatik 4.mailarako neska-mutilak Madariaga Dorretxea bisitatu genuen. Madariaga Dorretxea Busturian dago.
Bertan ekosistema desberdinak ikusi genituen,hau da: biodibertsitatea.
Ondoren hamarretakoa jan eta San Antonio hondartzara joan ginen. Hondartzan jolas bat egin genuen: borobil bat marraztu eta barruan bizitza duten aztarna mota ezberdinak sartu genituen.
Gauzak ez direla lurrera bota behar ikasi genuen; gure buruari kalte egiten diogulako.



Oso ondo pasatu genuen

Agur

                 4.mailako neska-mutilak.

2015-03-17

HH02 JOLASEAN

2  urteko   umeak   material  desberdinekin   esperimentatzen   ondo pasa !!

LEKAROZ, NAFARROA




3. zikloko ikasleak Ingeles Murgiltze Egonaldira (Lekaroz) joan dira astebeterako. Ondo pasa eta asko ikasi!!

2015-03-09

HHKOAK TXIKI PARKEAN

HHKOAK GERNIKAKO TXIKI PARKERA JOAN GIÑEN. EGURALDI ONA, BIDAIA EDERRA ETA EGUN OSOA ESKOLAKO LAGUNEKIN JOLASEAN,... ZER GEHIAGO ESKATU AL DIOGU HORRELAKO EGUN BOROBILARI?


2015-03-02


 DINOSAUROEN GARAIA

1.zikloko ikasleak Dinosauroen garaian ibili gara; aztarnak aztertzen, dinosauroak ezagutzen eta garai horretan  gertatutako egoerak eta bizimodua  ikasten.

Azkenean, Dinosauro garaiaren maketa polit-polit bat egin dugu. Oso gustora ibili gara eta asko ikasi dugu.