2015-12-21

LEGAZPIKO MIRANDAOLAKO MUSEORA. OLENTZERO IKAZKINA

ABENDUAK 15 EAN HH 3, 4 ETA 5 URTEKOAK IRTEERA EGIN GENUEN. OLENTZEROREN TAILLERRA IKUSTERA JOAN GINEN LEGAZPIKO MIRANDAOLA MUSEORA.

OLENTZERORI GUTUNAK EMAN GENIZKION ...












...ETA EGUNA  PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!

2015-12-01

EZ IKUSIARENA EZ EGIN !!!

Emakumeenganako  indarkeriaren aurkako eguneko argazki  batzuk jarraian luzatuko ditugu.









Eguraldi eskasa egin arren, LHko ikasleekin herriko frontoira jeitsi eta bertan komunitate osoak elkarrekin ekintza bateratu batzuk burutu genituen...














 ...bestalde, HHkoak eskolan geratu ziren eta denak elkarrekin ere, indarkeriaren kontrako bertsoa abestu eta globoetan mezuak aireratu zituzten.













Ekintza hau, Sensibilizaziorako, hausnarketarako  baliogarria delakoan gaude, hala ere,  gure egunerokotasunean lanean jarraitu beharra daukagu.










Indarkeria matxistarik ez!!!! Indarkeriarik ez!!!

2015-11-26

GREZIA ETA ERROMA PIXKA BAT EZAGUTZEN...!!!

2. Mailakook antzinako zibilizazio batzuk bisitatu ditugu...  
                    ...Greziakoa eta Erromakoa hain zuen... 

       ...eta euren bizimodua eta ohiturak ezagutzeaz gain...

 ...primeran pasatu dugu gure Erromatar Koliseoa eraikitzen!!!

2015-11-23

ESKOLAKO DOKUMENTAZIOA

Hona hemen  Urteko Planaren eta Hezkuntza Proiektuaren laburpenak:

2015-11-18

UDAZKENEKO HOSTOEKIN JOLASEAN!!!!


2 URTEKOAK HOSTOEKIN ESPERIMENTATZEN...

...BAI ONDO PASATU GENUELA!!


GURE HOSTOA ERE EGIN GENUEN...
 ETA  ...BEGIRA ZELAKO POLITA!!
 
GURE UDAZKENA!!





PELUTXE PROIEKTUA

KAIXO LAGUNAK:

5 URTEKO GELAKOAK GARA ETA OPARI BAT JASO DUGU AZKEN ALDIAN EUSKERAZ PILO BAT HITZEGITEN DUGULAKO, ETA  XANGOK, GURE GELAKO MASKOTAK, PELUTXEA EKARRI DIGU.

DENON ARTEAN IZENA ADOSTU DUGU ETA HEMENDIK AURRERA KUME DEITUKO DIOGU.




2015-11-17

AZAROAK 25.

Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, eskolan, DERRIGORREZ MUSURIK EZ eta ALEJIBREAK ipuinak landuko ditugu...

DERRIGORREZ MUSURIK EZ



ALEJIBREAK


Bestalde, ihaz Peiok idatzitako bertsoa ere ikasi eta azaroaren 25ean udaletxearen aurrean denon artean abestu egingo dugu beste ekintza batzuen artean.


Doinua: egunda santi mamiña

2015-11-16

UDAZKENA!!!



HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK UDAZKEN PROIEKTUA EGIN DUGU

6 ASTE LUZEZ LANEAN JO TA KE IBILI ETA GERO...

 ...EGINDAKOAREN FRUITUAK IKUSI AHAL IZAN DITUGU. PROIEKTU HONEN HELBURU NAGUSIA UDAZKENEKO ERAKUSKETA ANTOLATZEA ZENEZ, ALA EGIN DUGU.













 

BERTAN, EZ SOILIK PERRETXIKOEN 
INGURUKO INFORMAZIOA EMAN DUGU...






 

....UDAZKENEKO FRUITU ETA HOSTOENA BAITA ERE. GURASOEK EDERTO HARTU DUTE PARTE MATERIALA EKARTZEN ETA INFORMAZIO EKARPENAK EGITEN.



 






ESKERRIK ASKO DANOI PARTE HARTZEAGAITIK!!!

AFRIKAN EGIPTO, EGIPTON NILO…………

Kaixo, lagunok: 
 
Gu bigarren zikloko neska-mutilak gara.
Egipto proiektua landu dugu...
...eta antzinako Egipton nola bizi ziren, zeintzuk ziren jainkoak, egin zituzten eraikinak, faraoiak, zelan idazten zuten, zein zen beraien hizkuntza….ikasi ditugu. 


 






Nilo ibaiaren maketa polit bat egin dugu eta zuen gustokoa izatea espero dugu.



Agur eta hurrengo arte.
3. eta 4. mailako taldea.

2015-11-12

Kaixo lagunok!

Hemen gaituzue 1. mailako ikasleok denboran eta espazioan bidaiatzeko makina fabrikatu dugularik zuei erakusteko irrikitan.
Talde lanean ederto aritu gara, egin beharreko lan eta erabaki guztiak elkarren artean adostuz eta emaitzarekin oso pozik. Espero dugu  zuei ere gustatzea. 
 
Beno, bagoaz gure “SUPER MAKIARIÑA” rekin asko gustatzen zaigun “dinosauroen garaira”!



Baina lasai, badaukagu gaur egunera bueltatzeko aukera, beraz bidaia egin eta bueltan kontatuko dizkizuegu gure abenturak!
                                                                                                                                                


 
  

1. maila







2015-09-30

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA

KURDISTANETIK - PORTUGALERA

Martxoaren 8anKurdistanetik abiatu zen emakumeen mundu  martxa, hainbeste herrialde gurutzatu ondoren, Euskal Herria barne,  Portugalen Urriaren 17an bukatuko da.
 





Informazio gehiago nahi izanez gero, www.emakumeenmundumartxa.eus webgunean aurkituko duzue.

2015-09-18


KOHESIO ASTEA!!!


2015-2016ko ikasturteari  hasiera emateko, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako haurrak kohesio jolasak  egin ditugu elkarrekin. Hona hemen argazki batzuk:

 Primeran pasa dugu!!!!


HAUR HEZKUNTZA ( 3, 4 ETA 5 URTEKOAK) 










 LEHEN HEZKUNTZA