2018-12-20

KAIXO LAGUNAK!!
HAUR HEZKUNTZAKO 3, 4 ETA 5 URTEKOAK PERTSONAI MITOLOGIKOAK EZAGUTZEN IBILI GARA AZKEN ALDIAN.
GALTZAGORRIAK BEZAIN LANGILE IBILI GARA.JIJIJI
ETA HORREN ONDORIOZ, OLENTZEROREN ETXEA BISITATZEKO SARRERAK LORTU GENITUEN!!
ZELAKO EDERTO IBILI GINEN!! PRIMERAN PASATU GENUEN!! IKUSI, IKUSI.....
 
 











2018-11-26


                                        AZAROAK 25 

(Nazio arteko emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna).

Badira urte batzuk eskolan, Azaroak 25 eguna aldarrikatzen dugula. Aurtengoan, Azaroak 25 igandea  izanik, eskolaren aldarrikapena ostiralera aurreratu dugu.
Ikasleek, irakasleek eta familien mezuek eskola morez jantzi dute, berdintasuna, biolentziarik gabeko bizitza, askatasuna,...aldarrikatuz. 
Mezu horiek ere, ozen esateko aukera izan dute gure ikasleek herrira jeitsi direnean eta  udaletxeko langilegoarekin, nahikari emakume taldearekin eta familiekin elkartu direnean.

Orain ereiten ditugun haziak etorkizuneko fruituak.



 














Milaka musu more.
Hezkidetza batzordea.










2018-11-19

Azaroak 25 emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta,  dokumental hau ikusteko gonbitea luzatzen dizuegu.

Con motivo del día internacional contra la violencia hacia las mujeres, os invitamos a ver el siguiente documental.                                                                              


Hezkidetza batzordea

2018-10-09

UNIBERTSOA EZAGUTZEN...
Pasa den asteartean, urriak 2, Mallabiko 5. mailako ikasleek goiz pasa interesgarria egin zuten Durangoko Astronomia Gelan. 
Begira itzazu gure izarrak!










MENDIBILERA LAGUNEKIN!!!

Irailaren 14an LH-ko guztiok Mendibilera igo ginen naturaz eta lagunetaz gozatzera. Nagusienak oinez Mallabitik, eta LHko 1., 2. eta 3. mailakoak Donagaraitik abiatu ziren. 

Trabakun bazkaldu eta jolastu ondoren, eskolara autobusez bueltatu ginen denok batera. Ze gustora ibili ginen!!!


IKASTURTE BERRIA HELDU ZAIGU!!!
Gure eskolan, hasierako hiru egunei "KOHESIO EGUNAK" deitzen zaie eta horrela aritu ginen...




















2018-10-08

JAKIEN MUNDUA HOBETO EZAGUTZEN ARI GARA 6. MAILAN. 
ZELAKO ESPERIENTZIA POLITAK!












2018-05-24

XAKE MATE... eta PARTXIS!!

Hemen gure lagun batzuk xakean eta partxisean jolasten aste honetako atsedenaldietan. Hau bai konzentrazioa!