2016-10-21




                     KOHESIO ASTEA



              Apurtxo bat berandu, baina hor doaz ikasturte hasieran izaten dugun kohesio asteko argazkiak.







                                     Trabakura irteera

                    Ohiturari jarraituz, aurten ere LH osoak irteera bat egin dugu. Ikasturte honetan Trabakura joan gara eguraldi zoragarria zegoela aprobetxatuz. Itzel ibili giñen!!!!
https://goo.gl/photos/NXP9tAsi2BWCqcNW9






               TXANELAKO AURKEZPENA

                                 kaixo guztioi. LH 3 eta 4. mailako ikasleak gara. Txanelako gure lehenengo proiektua, gu bizi garen herriari buruzkoa izan da. Hori dela eta, LH 1 eta 2. mailako ikaskideak gonbidatu ditugu prestatu dugun aurkezpenera.


                                 Espero dugu gustokoa izatea





2016-10-20



                                                  IPUIN IBILTARIA

      Urtero bezala, ikasturte honetan ere Oihana etorri zaigu eskolara liburuz beteriko kutxa majikoarekin. Hilabete batez bakarrik izango dugu gure artean. Baina aurkezpen eta agurrak zoragarriak izaten direnez, espero dugu behar den moduan aprobetxatzea denbora labur hori.






2016-10-19





                           

                  Udaletxera bisita




                 Kaixo guztioi. LH 3 eta 4. mailakoak Txanelako proiektuarekin jo ta su gabiz. Hori dela eta, beste egunean udaletxera joan giñen. Bertan alkatearekin egon giñen gure herriari buruz hitzegiten, eta bertan dauden zerbitzuei buruz informazioa biltzen.