2020-12-01

AZAROAK 25,EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA 

Azken urteetan bezala, aurten ere eskolan azaroaren 25a "emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna" aldarrikatu dugu, eskola, familiak eta herria
morez jantziz.
Eskolan goiz osoan zehar ekintza desberdinak burutu izan ditugu: 
Goizean eta zikloka, ikasle eta irakasleak azaroak 25aren inguruko hausnarketa egin dugu ekintza desberdinak burutuz. Ondoren ikasle eta irakasleen artean adostutako kartelak egin ditugu eta hoiekin eskola apaindu dugu.

11:25etan zikloka batu gara eta minutu bateko ixilunea egin dugu erahilak eta erasotuak izan diren emakumeak gogoratuz. 

                     
                                   

12:00etan, herrikoak udaletxean elkartu diren momentuan, gu eskolako jolastokian batu gara, familietan egindako lelo batzuk irakurri eta "indarkeriaren kontra"ko abestia abestu dugu. 
EGIN KLIK ESTERKA HONETAN BIDEOA IKUSTEKO:


JARRAI DEZAGUN HORRELA, DENON ARTEAN EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA DESAGERTARAZI ARTE!!