2016-06-17

ALDIZKARIA EGIN DUGU!!!


1.mailakook eskolako jolastokiko bizidun eta  bizigabeak aztertu ondoren, lanean gogor aritu gara aldizkaria egiten!!!! 
Oso ondo pasatu dugu!!!

2016-06-15

IGERILEKUA

Igeriketa ikastaroa bukatu egin da, hurrengo ikasturtea berriro bustiko gara.

2016-06-14

" INFILTRADO " BAT ESKOLAN

Gaur, bisitari bat agertu zaigu sukalde aurreko landareen artean!!!Ontzi baten sartu dugu eta gela guztietatik pasa ondoren, eskola ondoko landan askatu dugu.

2016-06-08

HERRIKO OKINDEGIRA BISITA

2. mailakoek, ekainaren 3an, Mallabiko "EGOKI" okindegia bisitatu genuen, Txanelako  " Makinak matxuratuta" ( lanbideak) proiektua lantzen gaudelako.
Han, Fernando okinak; madalenak, ogia eta palmerak egiten erakutsi zigun.

Asko ikasi genuen eta madalenekin poz-pozik bueltatu ginen eskolara.
Eskerrik asko, Fernando!!!

MARRAZKI LEHIAKETA

2015-16 ikasturte honetan, Marrazki Lehiaketa berriz antolatu dugu. 
Gaia: uda eta oporrak. Eskolako ikasle guzti-guztiek parte hartu dute, artelan bikainak aurkeztuz.
Zorionak denei! Hona hemen irabazleen argazkia.

SUNBILLA!!!

Maiatzean Sunbillara gaba pasatzera joan ginen.
Goizean Bertizko parke naturala bisitatu ondoren, bertan bazkaldu eta ...
...zuhaitzen arteko soka zirkuituan primeran pasatu genuen.
Sunbillara bueltatu, afaldu eta parrandan ibili ginen.
Hurrengo egunean Sunbillan azken orduak jolasean pasatu, bazkaldu eta Mallabiara bueltatu ginen.
Ikusi argazkietan zelako ondo pasatu genuen!!!

2016-06-06

EGONALDIA: LIZARRA!!!

Aurten maiatzaren bukaeran3. zikloko ikasleak Lizarrako kanpinera joan ginen.

Bertan, Urederrara igo ginen errekako iturburua ezagutzeko asmoz; zelako ibilbide polita!!!
Piraguan ibili ginen, baita errekan bainatu ere; ura hotza baino hotzago zegoen!

Kanpinean lagun asko egin genituen, Aretxabaletakoak,...aleman bat ere ezagutu genuen, Maku izenekoa
PRIMERAN PASATU GENUEN...
 ...  ERREPIKATZEKO MODUKOA...!!!