2017-06-28

              KURTSO AMAIERAKO JAIALDIA

Ikasturteari amaiera emateko, ekintzaz beteriko eguna antolatu dugu: Saharari buruzko hitzaldia izan genuen (Haima bat eraiki eta hennazko tatuajeak egin genituen),  ur jolasak, eta azken orduak, musika eta dantzaz bete genituen. 

Datorren ikasturtean berriro elkar ikusiko gara. Eskerrik asko guztioi eta zorte on!!!












2017-06-22




             TOTO JATETXEA                



2 ETA 3 URTEKOEK (batzuk 4 urte, iada) JATETXEA ZABALDU DUGU GELAN. GUZTION ARTEAN BERBA EGIN ONDOREN, BOZKA EGIN ETA… IZENA JARRI DIOGU: “TOTO JATETXEA”.
BERTAN MAHAIAK JARRI DITUGU, TELEFONOZ ERRESERBA EGIN, KOMANDAK KOADERNOAN APUNTATU… ETA GURE SUKALDEAN, NOLA EZ!, JANARIAK PRESTATU DITUGU.
GURE HAMAIKETAKOAK ERE HORTXE EGIN DITUGU, LAGUNARTEAN, POZIK.
ORAIN OPORRAK HARTZEN DITUGU ETA “ITXITA” KARTELA JARRI DUGU JADA.

ONDO PASA OPORRAK!!!!!






2017-06-21

ZARAUTZ/ GETARIA/ ZUMAIA

Ikasturte honetan, 1 eta 2. zikloko ikasleak egonaldi mugitua izan dugu: lehenengo egunean, ekintzak Zumaian burutu genituen. Lo, Zarautzeko aterpetxean egin genuen. Eta bigarrengo egunean, Getarian egon giñen primeran pasatzen eta gure herriko historia apur bat ikasten.

Benetan egonaldi zoragarria!!!!

 https://goo.gl/photos/zJca4wuqSTZcerC1A







2017-06-20

EMAKUNDE NAHIKO TOPAKETA 2017

NAHIKO TOPAKETA 2017

Bi ikasturtetan egindako lanaren ondorioz, Bilbon izandako topaketaren bideo  bat  (berdintasunaren inguruan) luzatzen dizuegu.

.
Bazkaldu ondoren, Bilbon geundela aprobetxatuz, Itsas museoa ikustera joan giñen


2017-06-09


TXITXARRUA ETA BERDELA


Aurten gauza ugari egin ditugu elkarrekin 4 eta 5 urtekook eta, azken txanpan sartuta, pastelaren ginda: Lekeitiora goazela! Joan aurretik ondo ezagutu genuen herria eta bertako maketa bat osatu genuen denon artean. Benetako artelan bat! Autobusez joan ginen bertarainok. Eguraldia? Aparta! Marea behean zela, Garraitz irlara tipi-tapa. Hondartzan gero, haretzan errebozatu! Eta txalupan “Joxe Migelen batela / txitxarrua ta berdela…” abestuz… arraun! Txop! Arraun! Txop! Ai, ze gustura! Berriz joateko prest!





https://goo.gl/photos/bCRvKW4WgFgvYWsH6

2017-06-05


                             ZUHATZAKO EGONALDIA

Pasa den maiatzak 24tik 26ra, Zuhatzara joan ginen LH 5 eta 6. mailakoak. Zelako ondo ibili ginen!!! Kontatu baino, hobe sartu eta ikusten baduzue!!! Espero gustatzea...

https://goo.gl/photos/ufALr2PugJw9z35T7