2015-01-09

Oporrak hartu baino lehen Olentzero eskolara etorri zen opariz eta ilusioz beteta.





IUJU-IUJU, OLENTZEROTXU!



Gogotsu geunden, bai! Ai ama, Olentzeroren etxera 3-4 eta 5 urteko guztiok! Ia, errepasoa: formalak izan garen galdetu ezkero, guk baietz; laguntxoen lagun garen jakin nahi badu, ba haserretxoak izaten ditugula noizean behin, baina elkarri barkatu eta konponbidea topatzen ikasiz goazela. Ui-ui, ikazkina bada, ikatza ere franko izango du!


Guk behintzat gutuna idatzita eraman genion; gauza bakarra aukeratzea… hura bai gatxa! Mungian eguzkitsu eta aterri; hamaiketakoa, barrura zoragarri eta Mariren kobazulora egindako bidaia, hura bai fantastikoa eta zirraragarri! Bidera atera zitzaizkigun Martzelina sorgina, Maritxu Teilatuko, Sugaar, Akerbeltz, Mari Domingi, Galtzagorri eta Lamina. Napo astoren arrantza ez zen batere fina!


Kox-kox-kox… Non zaude Olentzero? Hementxe, neure maiteok! Ez zen ba potoloa, baina bai oso sinpatikoa. Azkenean, jarri altzuan, musu eman, gutuna sartu zakuan eta datorren urtera arte dabilela Olentzero basuan.


3.Zikloko ikasleak ebaluaketa honetan Izaki Bizidunak landu ditugu. Gaiari bukaera on bat emateko Urkiolara joan gara eta bertako animaliak ezagutu ditugu. Ze ondo ibili garen!!




Abenduaren 1ean 1. ziklokoak  Mallabiko liburutegira joan ginen.  Bertan Iraidek , liburutegiko arduraduna,  azaldu zigun liburutegiko antolaketa zein dan eta liburuak nola dauden  adinka jarrita.   Zenbat liburu eta ipuin daude !!

Eguraldi eskasa egin zuen baina  gu  aukeratutako liburuarekin pozik bueltatu ginen eskolara. 

Hurrengoan eskolatik irtendakoan ere joango gara.  Zuek ere joan zaitezke!
EUSKARAREN EGUNA 2014

Aurten ere Euskararen eguna ospatu dugu. Argitxo gurekin egon da eta primeran pasatu dugu.

"IPURDITIK PUSKERRA ETA AHOTIK EUSKERA"