2014-06-18

Etorkizuneko Baserritartxoak Mallagoira

ETORKIZUNEKO BASERRITARTXOAK MALLAGOIRA.

2 eta 3 urtekoen abenturatxoa izan zen, eskola osteko burdi-bidean zehar Mallagoi baserriko behiak ikustera joatearena. Jantokiko Arantza, Mallagarai bere baserrian zegoen zain, etxeko zaldi, moxal, txakur eta katakumeak erakusteko. Eta Mallagoin, Ruben eta “9872” izeneko pazientzi ikaragarrizko behi apala, arbola bati lotura gu jezteko prest. Teorikoa lehenengo, motza, eta praktikoa gero, gozamenerako. Fru! Fru! entzutekoa esneak presioan irtetean balde zuriaren kontra egiten zuen hotsa! Behiaren errapepera ere hurbildu ziren banaka batzuk, lasai askoan gainera! Eskuarearekin belarra batu, jaten eman gure maskotari, Ametsen urtebetetzea ospatu, olgau zatitxo baten eta benetako esnea dranga-dranga edan ostean, tipi-tipa eskolara berriro. Baina pozik, akabo ba!



Esnez Blai!

ESNEZ BLAI!


Esnea, esnekiak, behiak, ahuntzak, ardiak… 3 urteko umeek aste batzuetan esku artean ez dute besterik erabili. Baserriko esne egosi berria, flana, arrozesnea, gazta, natilak… denetik dastatu dute gelan. Haren baten baina zirraragarriena jogurta egitearena izan da, eskolako sukaldetik ekarritako tresneria eta Mallagoiko behiek emandako esne jetzi berriarekin. Uhm, hauxe bai gozoa!

2014-06-17

Soka saltorako abestiak

Kaixo Guraso maiteak!!!

Hemen jartzen dizkizuegu, gure Estik abestuta, soka saltorako abestiak.
Asko ikasiko duzuelakoan, gero arte.

http://youtu.be/aoxEFKA5kRQ

2014-06-12

Loreak Lantzen

Egunon guztioi!!!

Oraingo honetan argazki batzu erakustera gatoz. Haur hezkuntzako ikasleek loreak landatzen ikasi dute eta lore desberdinen izenak etab.

Guzti hau ikusteko azpiko estekan sakatu eta argazki polit asko ikusiko dituzue.
gero arte

https://plus.google.com/photos/115172674178306232652/albums/6021371651178317681?authkey=CLjPqYy03_b7Vw

soka saltoko abestia

Kaixo Gurasoak,

Hamen duzue soka saltorako abestiak, baliagarri izango zaizuelakoan.

gero arte

 http://youtu.be/Rs-GEQxm20A

2014-06-04

zugarramurdi sorginen etxean

Kaixo lagunak!

Oraingoan aste honetan eginiko bidai baten argazkiekin gatorkizue.
Zugarramurdira joan dira 4 eta 5 urteko ikasleak.
Kobak ikusi dituzte baita tailerrak egin ere, oro har primeran pasatu dute.
Beno bekaldean klikatuz argazkiak ikusi ahalko dituzue.
gero arte

https://plus.google.com/photos/115172674178306232652/albums/6021031982624769585?authkey=CN7D1q7I_MTD8QE