2017-03-21

JAU!



               Indiar txikiak hemen, 4 eta 5 urteko sioux eta arapahoeak. Jau!
               Inauterietan hasi eta oraindik indiar sentitzen. Jau!
               Tipi zoragarria dugu, gure ezkutaleku eta lagunleku dena. Jau!
               Gauza piloa ikasi eta ikusi ditugu: Amerikako indiarren ohiturak, bizilekua, janari motak, kantuak, jaioberriei ze izen jartzen zieten, sua nola egiten zuten… Eta, zelan ez, beraien elementu magikoak: totem-a, amets-ehiztaria, amuletoa… Gurekin abestu, errepikatuz esaten duguna eta ondo ibili Jai-jai eta Jau-jau!

O BENUNO
O IE IE O BENUNO


OIE BENUNO OIE!





2017-03-16

MARTXOAREN 8A Nazioarteko emakumeen eguna

MARTXOAREN 8A Nazioarteko emakumeen eguna

Aurten, Martxoak 8a ospatzeko, emakume abeslariak gaia hartu dugu, helburua, emakumearen lana bisibilizatzea izan delarik.

12ak berehala heldu dira eta frontoian, herrriko erakunde eta eskola komunitatea osatzen dugunok elkartu eta manifestua irakurri da.
















Ondoren LIPDUB-ari hasiera eman diogu. Badoa...


Arratsaldean, Izaro Andrés Mallabiko abeslari gaztea eskolara hurbildu da eta gure ikasleek prestatutako galdera sorta bati erantzunak eman ondoren, egunari bukaera emateko, abesten amaitu dugu.











LH Zientzia Museoan

Ikasturte hontan ere, LHko ikasle eya irakasleak Donostiako Zientzia Museora joan gara. Primeran pasa eta asko ikasi dugu bisita gidatuan eta esperimentuak egiten.





2017-03-10

INAUTERIAK 2017




Iritsi eta joan dira aurtengo Inauteriak. Primeran pasa ondoren, guztioi eskerrak ematea besteri ez zaigu gelditzen.

Horrela segi eta datorren ikasturtean gehiago!!!


 https://goo.gl/photos/yuQwUzf6EWRb8eNF9

2017-03-06

Eguen Zuri

Iritsi zen Eguen Zuri, eta berarekin batera txitxiburduntziaren usainaz aparte, inauteriena ere usaindu genuen.
On egin ;P
                   

                                                        https://goo.gl/photos/4UQXqpPtzkH5bLxB6



Birikak

Arnas aparatua lantzen ibili ginela eta... Txane- plasti ordua aprobetxatu genuen birikan maketa egin eta hauen funtzionamendua ikusteko


 https://goo.gl/photos/SwdTZfzCF3qZPCez7