2019-12-12

AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

Badira urte batzuk eskolan, Azaroak 25 eguna aldarrikatzen dugula. 

Ikasleek, irakasleek eta familien mezuek eskola morez jantzi dute, berdintasuna, biolentziarik gabeko bizitza, beldur gabe bizitzeko aukera,  askatasuna, aski da!!!...aldarrikatuz.


Herrira jeitsi orduko minutu bateko ixiltasuna eskolan izan dugu, gurekin ez dauden eta erasoak jasan dituzten emakume hoiek gogoratuz.

Mezu horiek ere, ozen esateko aukera izan dute gure ikasleek herrira jeitsi direnean eta  udaletxeko langileekin, nahikari emakume taldearekin, herritarrekin eta familiekin elkartu direnean.

































Orain ereiten ditugun haziak etorkizuneko fruituak. 
Guk zer eskaini, zer egin, zer adierazi, haiek ikasi, beraien eredu gara eta.



                                                                                                               Hezkidetza batzordea