2017-06-09


TXITXARRUA ETA BERDELA


Aurten gauza ugari egin ditugu elkarrekin 4 eta 5 urtekook eta, azken txanpan sartuta, pastelaren ginda: Lekeitiora goazela! Joan aurretik ondo ezagutu genuen herria eta bertako maketa bat osatu genuen denon artean. Benetako artelan bat! Autobusez joan ginen bertarainok. Eguraldia? Aparta! Marea behean zela, Garraitz irlara tipi-tapa. Hondartzan gero, haretzan errebozatu! Eta txalupan “Joxe Migelen batela / txitxarrua ta berdela…” abestuz… arraun! Txop! Arraun! Txop! Ai, ze gustura! Berriz joateko prest!





https://goo.gl/photos/bCRvKW4WgFgvYWsH6

No hay comentarios: