2016-05-04

LIBURU ARTEAN


Liburuaren eguna ospatzeko, irakasleok ipuin bana irakurri genien ikasleei, gure gelak trukatuz: esate baterako, 2 urtekoenak 3. eta 4. ume taldeari irakurri zien eta hauen irakasleak eskolako txikienei, 3 urtekoenak 5. mailakoei eta hauenak 3koei…
         … Pozik irakurleak eta pozarren entzuleak!

Etxetik gustoko liburu bat ekarri eta jolas orduan trukatzearena, binaka, hirunaka edota talde handian irakurriz eta irudiak elkarri erakutsiz, beste behin errepikatzeko ekimena zela ikusi zen.
 
Benetan motz joan zen egun hartako jolas ordua!

No hay comentarios: