2015-01-09



IUJU-IUJU, OLENTZEROTXU!



Gogotsu geunden, bai! Ai ama, Olentzeroren etxera 3-4 eta 5 urteko guztiok! Ia, errepasoa: formalak izan garen galdetu ezkero, guk baietz; laguntxoen lagun garen jakin nahi badu, ba haserretxoak izaten ditugula noizean behin, baina elkarri barkatu eta konponbidea topatzen ikasiz goazela. Ui-ui, ikazkina bada, ikatza ere franko izango du!


Guk behintzat gutuna idatzita eraman genion; gauza bakarra aukeratzea… hura bai gatxa! Mungian eguzkitsu eta aterri; hamaiketakoa, barrura zoragarri eta Mariren kobazulora egindako bidaia, hura bai fantastikoa eta zirraragarri! Bidera atera zitzaizkigun Martzelina sorgina, Maritxu Teilatuko, Sugaar, Akerbeltz, Mari Domingi, Galtzagorri eta Lamina. Napo astoren arrantza ez zen batere fina!


Kox-kox-kox… Non zaude Olentzero? Hementxe, neure maiteok! Ez zen ba potoloa, baina bai oso sinpatikoa. Azkenean, jarri altzuan, musu eman, gutuna sartu zakuan eta datorren urtera arte dabilela Olentzero basuan.

No hay comentarios: