2014-06-18

Etorkizuneko Baserritartxoak Mallagoira

ETORKIZUNEKO BASERRITARTXOAK MALLAGOIRA.

2 eta 3 urtekoen abenturatxoa izan zen, eskola osteko burdi-bidean zehar Mallagoi baserriko behiak ikustera joatearena. Jantokiko Arantza, Mallagarai bere baserrian zegoen zain, etxeko zaldi, moxal, txakur eta katakumeak erakusteko. Eta Mallagoin, Ruben eta “9872” izeneko pazientzi ikaragarrizko behi apala, arbola bati lotura gu jezteko prest. Teorikoa lehenengo, motza, eta praktikoa gero, gozamenerako. Fru! Fru! entzutekoa esneak presioan irtetean balde zuriaren kontra egiten zuen hotsa! Behiaren errapepera ere hurbildu ziren banaka batzuk, lasai askoan gainera! Eskuarearekin belarra batu, jaten eman gure maskotari, Ametsen urtebetetzea ospatu, olgau zatitxo baten eta benetako esnea dranga-dranga edan ostean, tipi-tipa eskolara berriro. Baina pozik, akabo ba!



No hay comentarios: